Baraualdian dira Iñigo Otazua eta Zigor Goikoetxea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 21a, 00:16

Uztailaren 4an Topaseko espetxera (Salamanca, Espainia) iristear zeudela Txema Matanzas Gasteizko euskal preso politikoaren bi senidek istripua izan zuten. "Kotxeak kalte handiak izan zituen eta bi lagunak ospitalera eraman behar izan zituzten, gorputzean zehar hainbat kolpe eta ubeldura zituztelako. Arratsaldean Txemarekin bisita izateko aukera izan zuten eta taxiz itzuli ziren etxera", Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) azaldu zuenez. Hori salatzeko, bertoko euskal preso politikoak daude; beraien artean Iñigo Otazua "Oti" algortarra eta Zigor Goikoetxea "Gorri" getxoztarra, Uribe Kostako AAMk zabaldu duenez. Argazkian, presoen aldeko manifestazioa joan den ostiralean Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun