Ostiral honetan, uztailak 23, Algortako
Jesusen Bihotzaren Udal Egoitzan jendaurreko entsegua egin du Ars Combinatoria taldeak. Izan ere, egun horretan bertan, arratsaldean, Xacobeo 2010 ospakizunaren aldeko kontzertua eskainiko dute Bilboko Santiago katedralean, Eusko Jaurlaritzak antolatuta. Canco Lopezek zuzendutako Ars Combinatoria musika taldea ahotsek eta instrumentuek osatzen dute eta Done Jakue bidean eskaintzen ditu kontzertuak. Aurretiko entseguak elkarteen eta erakundeen egoitzetan egin ohi ditu. Ostiraleko saioan hamar ahotsek eta zuzendariak parte hartuko dute, fidula eta zanfona musika tresnez lagunduta. Errepertorioa Done Jakue bidearen musikarekin dago lotuta, Erdi Aroko Kodex lanetan oinarrituta, hau da, Kodex Calixtino, “Las Huelgas” Kodex eta “Llivre vermell”. Entsegua 11:30ean hasiko da eta zahar-etxeko egoilarrentzat eta euren senideentzat baino ez da izango. Argazkian, erromesak Santiagora bidean / cc-by
FreeCat.