Jon Anzari nazio omenaldia eskainiko diote larunbatean Ziburun

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 21a, 16:04

Ostiral honetan, uztailak 23, Jon Anzaren gorpua Okzitaniako Tolosa hiritik Euskal Herrira itzuliko da, epaileak gorpua senideen esku uztea onartu baitu momentuz, egin beharreko froga amaitutzat eman ondoren. Ezker abertzaleak zehaztu duenez, egun horretan bertan hartuko dute gorpua senide eta lagunek, eta arratsaldean Ziburuko beilatokira eramango dute. Han lehen harrera egingo zaio 16:30ean. Larunbatean, berriz, Jon Anzari omenaldia egingo dio Ziburuko plazan, 17:00etan, ezker abertzaleak. "Omenaldian Jon gogoratzeaz gain, frantses eta espainiar estatuei behingoz egia argitzeko exijituko zaie, haiek baitute Jonen bahiketa eta hilketaren ardura", adierazi dutenez. Argazkian, martxoaren 20an Jon Anzaren omenezko pankarta jarri zuten Algortako Zabala kalean.

Ezker abertzaleak dei berezia luzatu die bere militanteei eta, oro har, Euskal Herriko jendarteari "Jon, agur eta ohore gudari" lelopean egingo den ekimenetan parte hartzeko, "Jon Anzak merezi duen harrera emateko". "Hainbeste maite zuen herrian egingo da lehen harrera eta omenaldia, Ziburun", aipatu dutenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun