 Algortako Fadura kiroldegiko atletismo pista irailaren amaieran egongo da erabilgarri, Getxoko Udalak jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak ezarritako protokoloari jarraituz, behin inguruaren aurretiko indusketa amaituta, aurkitutako lur kutsatuak aztertzen eta kentzen ari dira jada. "Toki batean hidrokarburoen hondakinak agertu dira eta horiek biltzen eta zabortegi berezitu batera bidaltzen ari dira, han trata ditzaten", adierazi dute tokiko arduradunek. Lanen ostean, "atletismo pista berria munduko hoberenetariko bat bihurtuko da eta, beraz, nazioarteko mailako lehiaketak eta probak ospatu ahal izango dira bertan", gaineratu dutenez. Pista berriak azken belaunaldiko tartan erako zorua edukiko du, urdin kolorekoa. Argazkian, Algortako Fadura kiroldegia / © Getxo.net.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!