 Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia kaleko burdelean aritzen ziren hiru emakumeak prostituitzera behartuta zeudela jakinarazi zuen atzo Espainiako Gobernuak Bizkaian duen Azpiordezkaritzak. Espainiako Polizia Nazionalaren Atzerritar eta Mugetarako Brigadak pasa den asteazkenean itxi zuen lokala eta barruan zeuden hiru emakume hegoamerikarrak eraman zituen. Gobernuko bertsioaren arabera, hirurak paperik gabeko emakumeak dira eta atzo Poliziak atxilotu zuen Erandio eta Leioako bikote batek esplotatzen zituen. Bertsio horren arabera, hainbat bortxa eta mehatxu tarteko, bezeroei sexu zerbitzuak eskaintzen behartzen zituzten. Hiru emakumeak aske dira eta ustezko proxenetak epailearengana eraman zituzten. Argazkian, pasa den astean 350 auzokide irten zen kalera Itzubaltzeta / Romon emakumeen aurkako beste eraso bat salatzeko.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!