Ez da lehen aldia Branka kultur elkarteko lokalak falangista talde horren bisita jasaten duena. Iaz, haien lehenengo ekintzan, "Getxoko Falangea" irakur zitekeen pegatinak itsatsi zituzten toki horretan bertan, beste hainbat lekuetan bezala. Ez da kasualitatea espainiar falangistek oilasko bat erabili izana oraingo ekimenean, Espainia Inperio zeneko eta Frankismo garaiko armarrian nagusi zen San Juan arranoari "oilaskoa" deitzen baitzaio.
Branka kultur elkarteak ateratako argazki gehiago:
            
         Joan den astelehenean, Getxoko Falangearen "opari" bat jaso zuen Itzubaltzeta / Romoko Branka Kultur Elkarteak. Goizeko hamarrak aldera, lokala zabaltzera zihoanean, burua moztuta zuen oilo bat aurkitu zuen atetik zintzilik tabernariak. Oiloak mezu bat zeraman itsatsita: "Getxoko Falange. Kontuz. Getxoko Falangearen oparia". Ekintza hori salatzeaz gain, herriari bere kezka agertu dio Branka elkarteak, "azken bolada honetan horrelako ekintzak areagotzen ari direlako". "Gogora dezagun duela hilabete batzuk horrelako taldeek