Uztailaren 29an hasiko da Sopelako Pro Junior surf txapelketaren laugarren edizioa. Proba abuztuaren 1ean bukatuko da eta 21 urtetik beherako 150 kirolari inguru bilduko dira bertan. Gainera, Europako zirkuiturako baliagarria izango da. Peña-Txuri Surf Elkarteak du antolakuntzaren zati bateko ardura, Sopelako Udala, Pro Surf, EHSF, Nikita eta Red Bullen babesarekin. Saria 5.000 eurokoa izango da lehenengoarentzat eta 1.500 eurokoa bigarrenarentzat. Gizonezkoetan, garaipena eskuratzeko hautagaiak dira Jatyr Berasaluze, Mario Azurza, Marcos Sansegundo, Asier Makeda, Igor Muniain, Ander Mendiguren eta Alex Gironi Wildcards euskaldunak; Frantziako Marc Lacomare eta Pierre Laborde; Reunion irletako Damien Chaudoy, Medi Veminardi eta iazko irabazle Maxime Huscenot; Portugaleko Federico Moraisekin; eta Guadalupeko Charly Martin. Argazkian, pare bat neska surfean aritzen.