Festa herrikoiak aldarrikatuko ditu ostiraleko Berangotxu Rock jaialdiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 21a, 22:29

Larunbat honetan hasi eta astelehenera arte luzatuko dira Berangoko Santa Ana auzoko festak. Ostiralerako, ordea, Berangotxu Rock antolatu dute, jai herrikoiak aldarrikatzeko asmoz. Ekimena ez du tokiko Udalak antolatu. Egiten den lehenengo aldia da. Izan ere, uztaila hasieran jai batzorde herrikoia "disolbatzea" leporatu zioten Anabel Landa alkateari herriko elkarteek; eta ez dira besoak gurutzaturik geratu. Horrenbestez, arratsaldeko 6etan umeentzako jolasak eta tailerrak hasiko dira eta, ordu bete beranduago, koadrilen arteko herri kirol txapelketa egingo dute. 20:30etatik aurrera, berriz, taloak dastatzeko aukera egongo da txosnetan eta 21:00etan musika jaialdia hasiko da Iheskide, Siroka eta Kruders taldeen eskutik. Argazkian, Siroka taldea aurreko kontzertu batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun