Jabier Artaza izango da Plentziako EAJren alkategaia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 21a, 23:02

Jabier Artaza Ibargurengoitia izango da EAJren hautagaia 2011ko udaberriko udal bozetan, egun Plentziako Independenteen eskuetan dagoen alkatetza berreskuratzeko asmoz, tokiko jelkideek euren bitakoraren bitartez espainol hutsean zabaldu dutenez. Artazak 55 urte ditu eta 1976tik da EAJko kide. Hainbat Uri Buru Batzarretako partaide izateaz gain, pare bat agintalditan ibili da zinegotzi lanetan Plentziako Udalean. "Gauzak horrela, udal kudeaketa lanak ez zaizkio arrotzak egiten. Hortaz, bere lan eraginkorra bermatuta dago", aipatu dutenez. 2007an Antolintxu gorpuztu zuen Artazak, Plentziako jaietan. 1986tik ETBko kameraria da. Argazkian, Jabier Artaza Ibargurengoitia / © Plentziako EAJ.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun