Fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatu du Iker Rodrigo, Eli Zubiaga eta Arantza Urkaregirentzat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 22a, 00:00

Vicente Gonzalez Mota Espainiako fiskalak zazpi eta bederatzi urte arteko espetxe zigorra eskatu du Askatasuna alderdi politikoaren eta Demokrazia Hiru Milioi (D3M) hautesle plataformaren kontrako auziko hamahiru lagunentzat, "ETAko kide edo laguntzaile izatea" egotzita. Besteak beste, auziperatuen artean dira Iker Rodrigo lutxanarra, Eli Zubiaga algortarra eta Arantza Urkaregi Leioa eta Erandioko campuseko irakasle bilbotarra. Horientzat bederatzi urteko zigorra eskatu du Gonzalez Motak. Egun, baldintzapean aske dira guztiak. Rodrigo, Zubiaga, Urkaregi eta beste bost herritar 2009ko urtarrilaren 23an atxilotu zituen Espainiako Poliziak, D3Mren aurkako operazioan. Zortziak martxoaren bukaeran atera ziren kartzelatik. Argazkian, orduko atxiloketak salatzeko manifestazioa Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun