Madalena Eguna ospatuko dute gaur Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 22a, 11:02

Buruhandi, txistulari eta dultzaineroek girotutako kalejirak emango die hasiera gaur, osteguna, 10:30ean, Madalenako Andra Mari eguneko ospakizunei Plentzian. Ohiko lez, koktelen dastaketa izango da, oraingo honetan Guretzat eta Donostiarrak Oria fanfarreek girotuta, 14:00ettatik aurrera. Hala ere, parranda egunez beteriko bi asteren abiapuntua baino ez dira Madalena jaiak. Ostiral eta larunbatean, Madalentxu jaiak ospatuko dituzte Isuskiza auzoan, bihar bertan, sukalki txapelketa izango dela. Astelehenetik aurrera, berriz, Saratxagan izango dira jaiak. Azkenik, bi larunbat barru, hilaren 31n, San Inazio eguna ospatuko dute Plentzian. Argazkian, koadrilen play-backa Astillero plazan, aurreko jai batzuetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun