Zirkulazio aldaketak izango dira Itzubaltzetan astelehenetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 22a, 14:49

Astelehen honetan, uztailak 26, zirkulazio aldaketa batzuk sartuko dira indarrean Itzubaltzeta / Romon, Kresaltzu eta Santa Eugenia kaleetan hodi biltzailea berritzeko lanak amaitu ondoren. Hain zuzen ere, Kresaltzu kaleko Ezekiel Agirre eta Lope de Vega kaleen arteko zatia zabalik geratuko da zirkulaziorako. Bestalde, Ezekiel Agirre kaleko Kresaltzu eta Gobelaurre kaleen arteko zatian zirkulazioaren norabidea aldatuko dute eta lanen aurretikoa izatera bueltatuko da, hau da, Kresaltzutik Gobelaurrerantz. Argazkian, aurreko obra batzuk / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun