 Getxoko Udala turismo alorreko hainbat enpresekin elkarlanean ari da, uda honetan Bilbo bisitatzen duten turistak erakartzeko helburuarekin. Alsa taldearen laguntzarekin, 5 toki ezberdinetara txangoa egiteko aukera ematen du Bilbao Reservas delakoak, Bilbao Turismok bultzatutako erreserba bulegoak, bultzatutako ekimena; horien artean Bilbao&Getxo izenekoa. Aitor Soloeta Turismoko zinegotziak egitasmoan udal getxoztarrak duen partaidetza nabarmendu du, “Bilbo bisitatzera heltzen direnak erakartzen saiatzen delako, elkarlan pribatu-publikoaren adibidea izateaz gain". "Hori, orokorrean, gure udalerriaren mesederako izango da, irudi mailan eta ezagutzera emateko; baita gure zerbitzuetarako eta turismo baliabideetarako ere. Bisitariei Getxo Pass eskainiko zaie, Getxoko eskaintza turistikoa ezagutu eta berton bazkaltzen geratzeko aukera emanez, ondoren Bilbora metroz itzultzeko", gaineratu du tokiko arduraduneak. Txangoaren barruan Areetatik bisita gidatua eta tren turistikoan bidaia ere sartzen dira. Argazkian, Areetako pasealekua  / © Getxo.net.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!