Ostiral honetan, irailak 23, hasiko dira
Areetako Santa Ana auzoko jaiak. Astelehenera arte luzatuko dira. Bihar bertan kalejira egingo dute auzotik zehar, txupinazoaren ostean, eta ondoren sardina jana izango dute bertaratzen diren lagunek. Musikari dagokionez, jaiei giroa emango diete
Artaza Combat tokiko taldeak eta
Karkoma bandak. Azken hori Extremoduroren bertsioak egiten ditu. Hurrengo egunerako, umeentzako jolasak eta tailerrak, igel-toka txapelketa, mariachien emanaldia, tronpalarien erakustaldia eta saiheski jana antolatu dituzte. Igandean, berriz, Betizu disko-festarekin hasiko da eguna. Ondoren, paella eta tortilla txapelketak izango dira eta, gero, ur gerra eta txapel jaurtiketa egingo dituzte. Azkenik, hilaren 26an, Santa Ana egunean, santuaren omenezko meza eta ohorezko aurreskua egingo dituzte. Argazkian, Artaza Combat musika taldea / © Artaza Combat.