Sergio Polo preso sopeloztarra Curtisetik Picassentera eraman dute

Sergio Polo Sopelako euskal preso politikoa Valentziako (Herrialde Katalanak) Picassent espetxera eraman zuten uztaila hasieran, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bere senideen ahotik jakin duenez. "Leku aldaketan ez zen arazorik sortu, eta une honetan Sergio Picassenteko obserbazio moduluan aurkitzen da beste euskal presoekin harremanik izan gabe", errepresioaren kontrako erakundeak Etengabe bitakoran azaldu duenez. Sergio Polok 9 urte zeramatzan preso Galiziako Curtis kartzelan, eta apirilean guardia zibilek bitan jipoitu egin zutela salatu zuen. Picassent Sopelatik 654 kilometrotara dago. Argazkian, Sergio Polo Sopelako euskal preso politikoa / cc Askatu.org.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun