Getxoko Falangearen mehatxuak gaitzetsi ditu Imanol Landak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 23a, 15:55

Imanol Landa Getxoko alkateak salatu eta gaitzetsi ditu Getxoko Falangea izena duen taldeak Itzubaltzeta / Romon Branka kultur elkarteak duen egoitzan joan den astelehenean utzitako mehatxuak, atean bururik gabeko animalia bat inskripzio mehatxatzaile batekin utzi eta gero. Getxoko alkateak gogoratu du ez dela lehenengo aldia eskuin muturreko talde hauek Getxon azken aldian ezaugarri hauetako ekintzak egiten dituztela, "eta horrek hori gaitzesteko dudan ustea sendotzen du, beti edozein tokitatik datorren eta edozeinek egindako indarkeri edo mehatxu gaitzetsi dudan bezala". Alkateak zehaztu du "beste behin ere mota honetako ekintzekin amaitzeko exijitzen dut, jokabide horiek bizikidetasuna eta funtsezko oinarri demokratikoak errespetatzen ez dituzten eta gure herrian onartu ez daitezkeen portaera mehatxatzaileak gidari dituztenenak agerian uztea baino ez dutelako egiten".

Branka kultur elkarteak ateratako argazki gehiago:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun