Hastear dira Gorlizko Santiago jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 23a, 16:56
Dagoeneko jai giroa sumatzen da Gorlizko kaleetan. Izan ere, Eliz plazan pregoia irakurri eta txupina bota, 19:30ean, eta koadrilen jaitsierarekin emango diete hasiera, gaur arratsaldean, Santiago jaiei. Gainera, aurretik elkarrekin bazkaltzeko elkartu dira lagun taldeak. Lau egunez, hau da, astelehenera arte, egongo da zertaz gozatu: nekazaritza azoka, bertso saioa, bigantxak, eskulangintza azoka, bakailao txapelketa... izango dira egunean zehar egongo diren ekitaldietako batzuk. Gauez, dantza egiteko aukera egongo da Novato & Mad Muasel, Haxotz, Luhartz eta hainbat Dj-ren eskutik. Argazkian, umeak dantzan Gorlizen / © Gorliz.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun