Larrabasterrako jaietan, Sopelako euskal
errepresaliatu politikoen argazkiak kentzen ibili ziren Udalak azpikontratatutako Urazka garbiketa enpresako langileak. Aipatu agindua ematea tokiko EAJri egotzi dio ezker abertzaleak,
Sopela.net agerkari digitalak espainolez zabaldutako adierazpenean. "Modu natural batean, gurekin ez ditugula gogoratzea eta beraien eskubideak errespeta daitezela eskatzea baino ez zen asmoa", adierazi dutenez. "Zurikeria eta amore ematetzat" jotzeaz gain, jokabide horri "kontraesankorra" deritzo ezker abertzaleak. Gogoratu dutenez, hainbatetan bat egin du Sopelako Udalbatzak dispertsioa salatu, presoak Euskal Herriratzea eskatu edota dagozkien eskubideak errespeta daitezela galdatzeko adierazpenekin. Horretaz gain, "irizpidea aldatu eta horrelako portaerak errepikatzera" premiatu dituzte tokiko agintari jelkideak. Argazkian, Sopelako Udaltzaingoaren patruila-auto bat Gotzon Alcalde presoaren argazki pean.