Getxoko Falangearen komunikatua
Getxoko Falangeak bere azken ekintzak sortutako oihartzuna eskertu gura dau eta, pentsatu ahal danaren kontra, oilaskoagaz ez dauela inor mehatxatu gura izan argitzen deutsue. Ekintza honegaz Getxoko ezker abertzaleari martxan jarraitzen dogula bakarrik esaten deutsogu eta oilaskoak bururik ez edukitzea anekdotikoa izan zala jakinarazten dogu.
Indarkeriaren bidea gure bidea ez dala ere esan gura dogu eta Zigor Goikoetxearen baserriak jasan eban erasoa gaitzesten dogula azpimarratu gura dogu. Beraz, Getxoko Falangeak ez dauko zer ikusirik baserrian jazo zanagaz.
Komunikatu hau Branka eta Imanol Landa alkatea agurtzeko ere aprobetxatzen dogu.
Hurrengoan, gaizki-ulertzerik ez egoteko, oilaskoaren digestinoa laguntzeko Branka elkartearen atean dozena bat pastel eta botila bat ardo ipiniko dogu eta mezu berberagaz: "Kontuz. Getxoko Falangea. Getxoko Falangearen Oparia."
Gora Getxo espainiarra! Gora Espainia! Gora Getxoko Falangea!
Getxoko Falangea