Ikastaro horien bidez, gurasoek "drogamenpekotasunak ezagutzeaz gain, aita-amek prebentzio-agente bezala jokatzea lortu nahi da, seme-alabei osasunaren aldeko jarrerak eta baloreak igor diezazkieten, seme-alabei etorkizunean arazoak sor ditzakeen kontsumoari aurre egiteko bizimodu positiboak edukitzera laguntzeko", azpimarratu du Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Ikasturte horretan landutako gaiak hauek izan dira: “Sariak eta zigorrak”, “Drogei aurre egin”, “Nerabetasunarekin biziz”, “Psikologia aitentzat eta amentzat”, “Mugak eta arauak familian” eta “Emozio-adimena”.
Noiz sortu zen?
Gurasoen elkarteei eta ikastaroetan parte hartzen dutenei beren seme-alabei lotutako alor desberdinetako (heziketa, familia eta gizarte) gaiei buruzko ezagutzak, ahalmenak eta esperientziak emateko helburuarekin jarri zuen martxan ekimena Getxoko Udalak. Ildo horretan, 1994-1995eko ikasturteaz geroztik antolatzen dabiltza Gurasoen Eskola. Horrekin lotuta, "Semealabak" udal argitalpenak Gurasoen Eskolaren heziketa jardueren osagarria izan nahi du, Getxoko familien arteko baliabide bezala, dinamizatze eta partaidetza bultzatzeko asmoz. Urtean birritan, argitalpenaren 6.700 ale kaleratzen dira, euskaraz eta espainolez, eta izaera hezitzailea du. Getxo.net webgunean ere ikus daiteke.