Gaurtik aurrera hilabetez egingo dituzte trafiko mozketak itsasadarreko errepidean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 26a, 20:43

Itsasadarreko errepideko trafikoa aldatu egingo dute hiru hilabetez Erandioko Altzaga auzotik igarotzerakoan, bertan izango diren obrak direla eta. Gaur bertan hasi dira Obieta eta Jado kaleetako saneamendu sarea jartzeko lanak. Bi fasetan egingo dituzte: lehenengo hilabetean trafiko mozketak izango dira eta aldizkako igarotzeak ezarriko dituzte semaforoen bidez. Hurrengo bi hilabeteetan, berriz, ez da mozketarik egongo, bi errei jarriko baitituzte, hiru metroko zabalerakoak. Bi hodiak galtzada azpitik joango dira zorua zuloz ez betetzeko eta etxebizitzen zimentazioan ez eragiteko, zehaztu dutenez. Gainera, modu independentean ezarriko dira Udondo-Erandioko geldiunetik. Obra horien aurrekontua 105.325 eurokoa da. Argazkian, hainbat txirrindulari Bilbotik Areetara itsasadar paretik doan errepidean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun