Trafikoa moztu dute Areetako Santa Ana kalean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 26a, 21:14

Gaurtik aurrera, Areetako Santa Ana kaleko trafikoa moztuta egongo da, Kale Nagusia eta Gobela kaleen arteko zatian, Santa Ana auzorako norabidean. Zirkulazio aldaketa horren zergatia kale horretako saneamendu tutu bat konpontzeko lanak dira. Atari bikoitien kaleko aldean aparkatzeko tokiak kenduko dituzte eta garajeetarako sarrera mantenduko dute. Lan horien iraupena bi astekoa izatea aurreikusi dute Udalekoek. Argazkian, Areetako Santa Ana kalea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun