Abuztuaren 2an Bizimeta bizikleten mailegu zerbitzua kobratzen hasiko dira, Creditrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelekin. Ordainketa Bizipuntu guztietan jarriko diren txartelak baliogabetzeko makinen bitartez egingo da. Maileguak ezberdinak izango dira, bizikletaren arabera. Bizikleta arrunta hartuz gero, zerbitzua 0,15 eurokoa izango da eta elektrikoa izanez gero 0,30 eurokoa. Erabilera bakoitza gehienez bi ordukoa izango da. Creditrans txartela kiosko, Bizkaibus eta metro geltokietan eta BBK kutxazainetan eros daiteke 5, 10 eta 15 eurotan. Gizatrans, berriz, 65 urtetik gorakoentzat, % 65 edo gehiagoko ezintasuna dutenentzat eta erabateko ezintasun iraunkorra edo balioezintasun handia dutenei zuzendutako txartela da. Eta Hirukontrans familia ugarientzat da. Argazkian, Sopelako Bizimeta puntu bat / © Joseba Zubiaur - Sopelako Udala.