Joan den igandean, hilak 25, Txurdinagan (Bilbo), 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Ustez, Amelia Amaya Jimenez bikotekidea hil egin zuen. Susmagarriaren ama eta anaia ere atzeman zituzten, gertakizuna estaltzea egotzita. Amaya da emakumeen aurkako indarkeriagatik aurten Euskal Herrian hildako laugarren emakumea. Hilketa hori salatzeko, Emakumeen Mundu Martxako Plataformaren ohiko protokoloari jarraituz, bihar arratsaldeko 7:30erako elkarretaratzea deitu du Bilgune Feministak, Algortako Telletxe plazan. Argazkian, aurreko erailketa bat salatzeko elkarretaratzea Algortan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!