Ostiralean egingo dute Algortako txipiroi lehiaketaren izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 29a, 01:05

Algortako San Inazioetako jai batzordeak dena prest dauka bihar, osteguna, ospakizunei hasiera emateko. Igandera bitartean, adin guztietarako hamaika jarduerez beteko dute herri erdigunea. Ohi bezala, hilaren 30ean egingo dute orain bi urte berreskuratutako jaitsiera tradizionalak. Antzina bezala, "Cuatro Caminos"-etik Ereaga hondartzara arteko bidea egingo dute dozenaka algortarrek, hareatza hondoan sandina-janaz, larrain-dantzaz eta Oihergi taldearekin dantzaldiaz gozatzeko. Abuztuaren 1eko txipiroi lehiaketari dagokionez, aurten 12. edizioa izango du. Parte hartu nahi dutenek ostiralean, hilak 30, edukiko dute izena emateko aukera. Horretarako, Ajuria tabernara gerturatu beharko dira, 17:00etatik 20:00etara bitartean. 10 euro ordainduta, lapikoa aurkeztu eta mahai bat eta sei aulki eskuratzeko aukera izango dute. Igandean bertan, anaitasun bazkaria ere izango da txosna gunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun