Amelia Amaya bilbotarraren erailketa salatu dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 29a, 01:20

Uribe Kosta eta Erandioko 30 bat gizon-emakume egin dute elkarretaratzea, gaur arratsaldean, Algortako Telletxe plazan, Amelia Amaya Jimenezen erailketa salatzeko asmoz. “Emakumeon kontrako indarkeriarik ez!” lelopean, Emakumeon Mundu Martxako Euskal Herriko Plataformaren protokoloari jarraikiz deituta zegoen kontzentrazioa. Joan den igandean, hilak 25, atxilotu zuten Txurdinagan (Bilbo) haren bikotekidea, andrea hiltzea egotzita. Susmagarriaren ama eta anaia ere atzeman zituzten, gertakizuna estaltzea egotzita. Kasua baieztatuz gero, Amelia Amaya Jimenez bilbotarra litzateke emakumeen aurkako indarkeriagatik aurten Euskal Herrian hildako laugarren emakumea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun