Neska gazte bat larriki zauritu da Gorlizko kai-mutur batetik erortzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 29a, 01:37

Gorlizko olatu-horma batetik erorita, 19 urteko neska bat larriki zauritu da gaur arratsaldean, Herrizaingo Sailak zabaldu duenaren arabera. Ezbeharra arratsaldeko 5:20ak aldera jazo da Barrika Baso mendi ondoan dagoen San Balentin haitzean, kostaldean. Bertan, ustekabeko une batean, jende gehiagorekin zegoen neska kai-muturreko harrien gainera erori da, oraindik ezagunak ez diren arrazoiak direla medio. Kolpeak sortutako kalte larrien ondorioz, gaztea Gurutzeta ospitalera eraman behar izan dute anbulantziaz osasun zerbitzuetako beharginek. Sukarrietan ere, 60 urteko andra bat eraman behar izan dute Usansoloko ospitalera, beste erorketa baten ondorioz. Argazkian, Barrika Baso, dikea eta San Balentin haitza / cc-by-sa Ketari.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun