Erandioko Udalak ETAk udalerrian hil dituen bi "bortxakeri terroristaren" biktimak omenduko ditu gaur eguerdian. 1982ko irailaren 22an hildako Emilio Fernandez Arias Itsas Armadako brigada eta 1991ko azaroaren 7an zendu zen Fabio Moreno Asla bi urteko umea dira udal errekonozimendua jasoko duten biktimak. Euskal erakunde armatuak guardia zibil baten aurka, Fabioren aita alegia, bere autoan jarritako lapa-bonbaren leherketan hil zen Fabio, bere aita zauriturik irten zela, Alexander anaia bezala. Ekitaldia goizeko 12etan abiatuko da udaletxe aurrean, bertan Udalbatzak onarturiko "udalerrian bortxakeria eta terrorismoaren biktimak izan direnen errekonozimendurako instituzio-adierazpena" irakurriko dutela. Ondoren, udaletxe barruan, betibizi lorea erakusten duen oroitzapenezko koadroa inauguratuko dute. Argazkian, hilaren 10ean ETAren 17 biktimari Negurin egin zieten udal omenaldia.