Ukabilkadak bere azken garrasia botako du gauean, Algortako jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 29a, 18:03

Uribe Kostako Ukalbikada musika taldeak azken kontzertua joko du gaur gauean Algortako jaietan, bertako eta eskualde osoko zale fidelak behin betiko agurtzeko. Kontzertua 23:00etan izango da, Telletxe plazan, Erasoka eta Solte hasierako taldeak izango direla. "Piña" taldeko abeslariak UKBERRI.NETi adierazi dionez, gaurkoa "Ukabilkadaren azken kontzertu ofiziala izango da. Martin kartzelatik irtengo denean, eta berak nahi badu, baliteke beste kontzertu bat eskaintzea baina hori ezin dugu ziurtatu". Hortaz, gaur Algortan eskualdeko talde entzutetsu horren azken kontzertuan egotea ezinezko duenak izan dezake esperantzarako zirrikituren bat. Oi! eta punk doinuak nagusitzen diren UKabilkada taldea 2003ko udaberrian sortu zuten, Gorok (bateria), Ikerrek (gitarra), "Piña"-k (ahotsa) eta Martinek (baxua), baina azken hori atxilotu, kartzeleratu eta Espainaratu zutela, beste baxulari bat bilatu behar izan zuten: egun dagoen Lasa.

Taldeak 2006an kaleratu zuen "Gu gara mendekua" izeneko CD-maketa, euskaraz eta espainolezko zortzi abestiz osatutakoa. Bertan dira jada klasikoak bihurtu diren "Uribe Kosta astintzen" edo "Gu gara mendekua" bera. Maketa kaleratu ostean, kontzertu bira jarraitu zuten, baina 2008tik aurrera, kontzertu gutxi eskaini zituzten, taldekide bakoitzaren bestelako konpromisoak zirela eta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun