Algortako Jai Batzordea: "Has dadila jaia"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 29a, 18:20

Algortarrak, berriro ere saltoka eta algaraka gozatzeko lau egun eskaintzeko asmoz gatozkizue. Aurten, ordea, nabariagoak suertatu zaizkigu bidean aurkitu ohi ditugun harri koskorrak. Kalejira, dantzari, buruhandi, erraldoi eta koadrilak hezi, zanga eta hondeatzaileei iskin egiten ibili beharko dira 2010eko San Inazio jaietan. Luzerako daukagu, gainera! Bada, kalea altxatuta egotearen erantzukizuna gurea ez dela jakin badakigun arren, lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuegu, horrek eragin ditzakeen eragozpenengatik. Baina, auzotarrengan trabak eragiteaz gain, merkatari txiki ugariri galera izugarriak ekarri dizkiete inguratzen gaituzten obrek. Eurek sortu ez arren, ehunaka langabetu eta langile sufritzen ari diren krisia gehitu behar zaio guzti horri. Argazkian, iazko koadrilen jaitsiera.

Gauzak horrela, aurten inoiz baino ezinbestekoagoa egiten zaigu jaiak aurrera atera ahal izateko dirua ematen duten herriko ostalari, dendari eta eragileei eskerrik beroenak ematea. Eurak ere pairatzen ari dira krisialdi bortitza. Langabetu eta langile guztientzat bezala, beraientzat gure besarkadarik handiena.

Bestalde, lehen, gozamenerako ziren hainbat esparru, gune beltz bilakatu dira aurten obren eraginez. Emakume, jaiak, kalea eta gaua zureak dira! Eraso sexistak ekiditea guztion ardura delako, horien aurrean erantzun!

Bitartean, gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkiegu Euskal Herri osoan jai herrikoien alde lanean diharduten eragile guztiei. Herri-jaien mugimendua osatzen dugun aldetik, ereduaren izatea eta baliotasuna berresteaz bat, haren kontrako erasoak ere salatu nahi ditugu.

Azkenik, ez ditugu ahaztu nahi San Inazio jaietan gure artean egon ezin izango diren algortarrak.

Jai herrikoi, parte-hartzaile, parekide eta euskaldunen alde!

Gora Algortako San Inazioak!

Jai egitaraua:

UZTAILAK 29 - OSTEGUNA

18:30 Pregoiaren irakurketa 5 AXOLA taldearen eskutik (iazko koadrila txapelketaren irabazleak), ikurrinari omenaldia, txupinazoa 50.urteurrena ospatzen ari den BIDEBITARTE TXOKOAren eskutik eta traka, Telletxen.

19:00 Koadrilen Jaitsiera (koadrilen txapelketako 1go proba), Telletxetik

20:00 Samasiku fanfarrea herrian zehar.

20:00 Sardina jana (Jaio Berria taberna aurrean, lehengo Salem taberna).

20:30 Kalejira herrian zehar, txosna gunera.

20:30 X. Jota eta Arin-arin Txapelketa, Teilagorrin.

20:30 Kontzertua, jai giroa eta bildots errea Mamarro eta Ereatxu tabernen artean.

21:15 Bertsolariak: Mikel Mendizabal, Manolo Arozena, Gregorio Larrañaga “Mañukorta” eta Anjel Mari Peñagarikano. Gaijartzailea: Xabi Paia. (Kasino)

22:00 Haurrentzako zinema, Teilagorrin.

22:00 Suzko zezena Kasino plazan, Algortako Etorbidean zehar.

23:00 Kontzertuak:

Telletxe: Erasoka; Solte eta Ukabilkada.

Kasino: Duo Deno.

UZTAILAK 30 - OSTIRALA / GAZTE EGUNA

9:00 Diana eta kalejira herrian zehar.

11:00 Umeentzako puzgarriak: Gaztelua, Txirrista eta Pista Amerikarra; eta Ludoteka egun guztian zehar (Bihotz Alai plaza).

11:00 Gazte eguna (Telletxe). Gazteentzako tortilla txapelketa irekia (izen-ematea) (koadrilen txapelketako 2. proba).

12:00 Igela eta tiragoma txapelketa (Telletxe)

12:30 Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna, Bihotz Alai plazan.

13:00 Bertsolariak: Amets Arzalluz, Aitor Sarriegi, Etxahun Lekue eta Onintza Enbeita. Gaijartzailea: Zuriñe Iarritu (Kasino).

14:00 Gazte Bazkaria (Telletxe).

17:00 Jai Herrikoien Aldeko Olinpiadak (2009an txosna ukatutako taldeen eskutik) eta amaitzean denak jeitsiera tradizionalera!

19:00 San Inazioetako Jaitsiera Tradizionala “Cuatro Caminos-etik” Bihotz Alai plazan bilduta denak, Ereaga hondartzako BARRAKETARAINO!. Herriko jantzia ipini, senide, laguna edo koadrila harrapatu eta denok betiko jaitsierara, saltona, kantuak biribilketaz, TURUTARRA, AREATXU eta TXOPOLIS fanfarreekin eta Ereagara heltzean sardina jana, larrain-dantza eta Oihergi taldearekin dantzaldia.

22:00 Suzko zezena (Isidrori omenaldia), Ereagan.

23:00 Su artifizialak: PIROTECNIA ZARAGOZANA (Zaragoza, Espainia), “Gau magikoa” ikuskizunarekin.

23:00 Kontzertuak:

Telletxe: Etsi Gabe, Sexty Sexers eta The Riff Truckers.

UZTAILAK 31 - LARUNBATA / SAN INAZIO!


9:00 Diana eta kalejira Algortako kaleetatik.

11:00 Umeentzako puzgarriak: Txirrista, Gaztelua eta Pista Amerikarra; eta Ludoteka egun guztian zehar, Bihotz Alai plazan.

11:00 Saharar herriarekin elkartasun ekitaldia: tea, henna, gastronomia… goiz osoan zehar, ATFAL taldearen eskutik. Palestinar artisautza eta idazketa tailerra BILADI elkartearen eskutik (Bihotz Alai plaza).

11:30 XIV. Kantxa Kirol Moda Herri Krosa

11:30 Dantzari tadeen bilkura Kasune kalean.

12:00 Dantzari taldeen kalejira herrian zehar: Kasune, Sarrikobaso, Salsidu, Villamonte eta Telletxe.

12:00 Meza nagusia eta ohorezko aurreskua (San Inazio).

12:30 Umeentzako Eriz Magoa, Bihotz Alai plazan.

12:30 Euskal dantzen agerraldia Telletxen.

13:00 Bertsolariak: Andoni Egaña, Jon Maia, Fredi Paia eta Jesus Mari Irazu.

Andoni Egaña eta Jon Maia egun osoan abestuko dute bertso-maratoiaren. Gaijartzailea: Peio Unzurrunzaga (Kasino).

14:00 Bertso bazkaria Andoni Egaña eta Jon Maia-rekin The Piper´s Irish Pub-en.

17:30 Nagusien luncha Algortako Kasinoan.

17:30 Umeentzako ikuskizuna Koblakariak taldearen eskutik (Bihotz Alai)

17:30 Erraldoi eta buruandien konpartsen bilkura Kasunen: Barakaldoko Laguntasuna Konpartsa eta Getxoko Buruandi eta Erraldoien Konpartsa (Agurra).

18:00 Nagusien dantzaldia TRIO MENTA taldearekin, Kasino plazan

18:00 / 19:00 Eneko Caballero XII. Futbito txapelketako final erdiak.

18:00 Konpartsen kalejira herrian zehar: Kasune, Sarrikobaso, Algortako Etorbidea, Kasino (erraldoien lehenengo dantzaldia), Basagoiti, Algortako Etorbidea, Mariandresena, Telletxe (erraldoien bigarren dantzaldia), Telletxe, La Cadena (azken dantzaldia) Sarrikobaso eta Illeta kalean bukaera.

18:00 Koadrilentzako Herri Kirolak (koadrilen txapelketako 3.proba).

19:00 Umeentzako bitsa festa (Bihotz Alai).

19:00 Bertso poteoa herrian zehar Andoni Egaña eta Jon Maiarekin.

20:00 Sardina jana (Jaio Berria taberna aurrean, lehengo Salem taberna)

20:30 Larraindantza

20:30 Kontzertuak eta jai giroa Mamarro eta Ereatxu tabernen artean.

22:00 Haurrentzako zinema (Teilagorri)

22:00 Suzko zezena Kasino plazan, Algortako Etorbidean zehar.

23:00 Su artifizialak: PIROTECNIA VALECEA-PIR, SL Berantevilla (Araba, Euskal Herria).

23:00 Kontzertuak:

Telletxe: Kaleko Orroak, Damba eta Kaotiko.

Kasino: DJ “Te quiero como amigo”.

ABUZTUAK 1 - IGANDEA / TXIPIAK + UMEEN EGUNA

8:30 Txipiroi lehiaketa Bihotz Alai plazan.

9:00 Iñaki Deunaren 65. nazioarteko elite mailako txirrindularitza zirkuitoa.

9:00 Diana eta Kalejira Algortako kaleetatik

11:00 Umeentzako jolasak, puzgarriak(Gaztelua eta Pista Amerikarra), ludoteka, umeentzako tailerrak: herri kirolak, plastikozko mozorro tailerra, aurpegiak margoztu… (Telletxe)

11:00 Umeentzako txalaparta tailerra UKTEST elkartearen eskutik (Telletxe).

11:30 Estropada: Algortako Portuzarra VII. Ikurriña.

12:00 Trikitilariak Algortako kaleetatik.

12:00 “Sasi Guztien Gainetik”, Euskal Mitologia ikuskizuna Basagoiti Etorbidean zehar.

13:00 Koadrilen aktuazioa (koadrilen txapelketako 4. proba).

13:30 Bertsolariak: Sustrai Colina, Julio Soto, Igor Elortza eta Iñaki Zelaia. Gaijartzailea: Unai Elizasu (Kasino).

13:30 Txipiroi txapelketaren lapikoen aurkezpena (Bihotz Alai).

14:00 Anaitasun bazkaria (txosna gunean).

17:00 Umeen jaitsiera Turutarra fanfarrearekin Telletxetik abiatuta, herrian zehar, Kasino plazaraino.

17:30 Txipiroi txapelketaren sari banaketa (Bihotz Alai).

17:30 Herri Kirolak: Aizkolarien Bizkaiko Irekia eta Bizkaiko Ingude-altxatze Txapelketa. (Telletxe).

18:00 Buruhandiak herrian zehar.

18:00 Eneko Caballero XII. Futbito txapelketako 3. eta 4. postuak.

18:00 Umeentzako txokolatada eta Diskofesta Kasino plazan eta amaitzean umeentzako suzuzko zezena.

19:00 Eneko Caballero XII. Futbito txapelketako finala.

19:30 XI. Erromeria tradizonala trikitilariekin (Teilagorri).

20:00 Sardina jana (Jaio Berria taberna aurrean, lehengo Salem taberna).

21:00 Dantza Plaza Erdizka Lauetan taldearekin, Telletxen

22:00 Suzko zezena Kasinon, Algortako Etorbidean zehar.

23:00 Sari banaketa Telletxen

24:00 Erromeria MIKEL HATS taldearekin, Telletxen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun