Gizonezko bat harrapatu dute bart Algortako jaietan, txosnagunearen atzekaldean txiza egiten aritu diren neskei hankartea eta ipurdia begiratu eta ukitu egin dizkiena. Algortako auzokide batzuek UKBERRI.NETi adierazi diotenez, gizon bat harrapatu dute bart auto baten azpitik neskei hankartea eta ipurdia ispilu batez begiratzen eta eskuz ukitzen ibili dena. Autoan topatu duten dokumentazioaren arabera, Jaime izeneko Hondarribiar bat zen eraso egilea. Gizonezkoak hainbat ordu eman ei ditu auto azpian emakumeak horra txiza egitera joan aurretik. Neska batzuek jasotako erasoaren berri eman ostean hainbat auzokidek hondarribiarra egon den lekutik atera eta jipoitu dute, liskarrean hainbat hortz galdu dituela. Horren ostean, gipuzkoarra anbulantziaz eraman behar izan dute. Argazkian, ustezko eraso egilea ezkutatu den autoa ere astindu dute auzokideek.