Gaur hasi dira Santo Domingo jaiak Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010eko abuztuaren 4a

Gaur bertan, abuztuak 4, hasi dira Berangoko Santo Domingo jaiak. Aurten, urtero ez bezala, Udalak bere kabuz antolatu ditu jaiak, tokiko elkarteek salatu dutenez. Izan ere, Anabel Landa Berangoko alkateak ez da herriko talde bat berarekin ere ez bildu, jaiak antolatzeko. Hala ere, festak gaur hasi eta igandean bukatuko dira. Tartean, bertsolariak, erromeriak, eskupilota partidak, umeentzako jolasak, herri kirolak, eta abar izango dira. Azken egunean, berriz, ohiko bakailao-jan herrikoia izango dute berangoztarrek, Lantzarten. Argazkian, Anabel Landa Berangoko alkatea.

Egitaraua:

Abuztuak 4, asteazkena

12:00 Meza.
13:00 Nagusientzako hamaiketakoa eta umeentzako ekitaldia Simon Otxandategi dantza taldearen eskutik.
18:30 Umeentzako festa Txikiglub taldearekin.
19:00 Idi proba Torrekolanda herri kirol taldearekin.
19:30 Eskupilota bikote txapelketaren finala, Berangoko Zutik esku pilota taldeak antolatuta.
20:00 Sagardo festa trikitilari eta bertsolariekin.
22:00 Erromeria Egan taldearekin.

Abuztuak 5, osteguna

17:00-20:00 Umeentzako jolasak, puzgarriak, ludoteka eta Wii eremua.
18:00 Herri kirol erakusketa.
20:00 Simon Otxandategi dantza taldearen ikuskizuna.
22:00 Erromeria Arizgoiti taldearekin.

Abuztuak 6, ostirala

12:00 Pailazoak. Patxin eta Potxin "Egipton gertatua" ikuskizunarekin.
13:00 Bitsa festa.
19:00 Umeentzako jaia poniekin.
20:30 Herri txokolatada.
20:30 Erromeria Betizu eta Luhartza taldeekin.

Abuztuak 8, igandea

Bakailao pil-pil erara eta umeentzako jolasak goiz eta arratsaldez.
17:00 Txitxarrillo dantzaldia.