Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jaiak direla eta, trafikoa berrantolatzeko hainbat neurri hartuko ditu Getxoko Udaltzaingoak, Leioakoarekin batera. Horien artean, abuztuaren 9ra arte, jai esparrua itxita egongo da goizeko 6ak arte. Itxierak Errekagane, Kresaltsu eta Aurrezki Kutxa kaleetan eragina izango du (azken egunean, gauerdira arte). Gaur bertan, trafikoa zuzenduko dute Amaia etorbidean eta Gobelaurre kalean, txupinazoaren osteko kalejira dela eta. Bestalde, bihar, osteguna, izango den V. Herri Krosa dela eta, Santa Eugenia kaleko bi aldeetan (Butroi eta Alonso kaleen artean) ibilgailuak kenduko dituzte goizeko 9etatik aurrera, lasterketarako beharrezkoa den azpiegitura ipini ahal izateko. Argazkian, Itzubaltzetako jaiak iaz.