Atzo, asteartea, erakusketa berria zabaldu zuten
Butroiko Plazentia Museoaren ekimenez.
Plentziako Udalak asteburu honetarako antolatutako Itsas Azokaren lehenengo edizioaren harira, itsas-motiboak dituzten burdinazko kutxak eta munduko itsasargien erreplikak bildu dituzte bertan. Cristina Mayor eta Koldo Onaindia Mungiako Bildumazaleen Elkarteko kideak dira horien jabeak. 50 urte inguru daramatzate pieza horiek gordetzen, museoko arduradunek aipatu dutenez. Horietako batzuk oso bereziak dira. Horrenbestez, 160 bat burdinazko kutxa eta Ameriketako Estatu Batuetako, Frantziako eta Ingalaterrako 60 bat itsasargiren erreplika izango dira ikusgai hilaren 15era bitartean, Plentziako udaletxeko areto nagusian. Bisita ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte izango da. Argazkian, ikusgai dauden itsasargietako batzuk / © David Crestelo.