Astrabuduako kaleak jaietako aurreko giroan murgilduta daude jada. Eszenatokiak eta txosnak muntatu, kamioiak herriko tabernei edariak banatu, zapiak hainbat lekutan saldu, herriko kaleetan banderatxoak jarri... Aurten ere,
San Lorentzo jaiak (pdf) hasi baino lehenago, hainbat ekitaldi ere izan dira. Besteak beste, gaur, umeen eguna da herrian diren barraketan. Ekitaldiak gora eta behera, ostegun honetan, abuztuak 5, emango diete hasiera ofiziala Astrabuduako festei. Axpurutik Josu Murueta plazara arteko jaitsiera egin ostean, Ta Orain Zer? iazko koadrila irabazleak izango du pregoia irakurri eta txupinazoa botatzeko ardura. Hala ere, goizez, Ulpianori omenaldia egin eta txikien txupinazoa botako dute Inazio Aldekoa ikastetxean. Horrenbestez, igandera arte luzatuko dira San Lorentzoak. Besteak beste, Habeas Corpus eta El Reno Renardo taldeek eskainiko dute kontzertua. Baina, Astrabuduan ez ezik, Gorlizen ere bihar abituko dira
Andra Mariko jaiak, igandera bitartean. Argazkian,
jai batzorde berria dauka aurten Astrabuduak / © Erandio.net.