Bilboko Herri Maratoia Klubak (BHM) antolatuta, bosgarren edizioa izango du abuztuaren 15ean, igandearekin, egingo den Nerbioi ibaiaren Nazioarteko Kayak Zeharkaldiak. Getxoko Kirol Portutik 11:00etan abiatuta, 12.900 metro luzerako bidea egin beharko dute Bilboko udaletxeraino heldu arte. Izena emateko epea hilaren 14a arte egongo da zabalik, BHMren bulegoan (Jose Maria Olabarri, 6 - 2 / Bilbo), telefonoz (944 238 659) edo e-posta bidez (bhm[abildua]clubbhm.com). Antolatzaileak arduratuko dira parte-hartzaileen ekipajea helmugaraino eramaten. Argazkian, orain hiru urteko jaitsieraren irudia.