Hurrengo asterako, hilaren 9tik aurrera, kirol astea antolatu du
Lemoizko Udalak. Egunero bi ordutako kirol saioetan parte hartu ahal izango dute 6 eta 12 urte bitarteko umeek. Ordutegia 10:00etatik 12:00etara izango da eta ekimenak iraungo duen 5 egunetan parte hartzeko, pertsona bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu. Eguneko kirol bat jorratuko dute: lehenengoan, piragua eta itsas biologia izango dituzte gozagarri; bigarrenean, zaldien gainean ibiliko dira Goikomendin; hirugarrenean, orientazioa landuko dute Ermuan; laugarrenean, urpeko igeriketa ikastaroa izango dute; eta azkenengoan, arrantza piraguan. Antolatzaileek umeak hartu eta utziko dituzten tokia Lemoizko kultur etxea izango da, Goikomendira doazen egunean izan ezik. Tokiko iturriek zehaztu dutenez, haurrek bainujantzia, toalla, ura, urpean igeri egiteko betaurrekoak, tutua eta hegatsak, mendiko arropa eta oinetakoak eraman beharko dituzte; dagokion jarduerarako, noski. Izena emateko Lemoizko kultur etxera jo beharko dute interesdunek. Argazkian, zaldi batzuk.