Algortako Telletxe plaza inguruko tabernariek ezin izango dute terrazarik jarri obrak iraun artean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010eko abuztuaren 5a

San Inazio jaiak igarota, astelehenean ekin zieten berriro Algortako Telletxe plaza eraberritzeko lanei. Gauzak horrela, Getxoko Udalak jakinarazi du inguruko tabernek ezin izango dutela terrazarik jarri obrak irauten duten bitartean. Hala ere, baten batek aurkitu du modua hiruzpalau mahaitxo jartzeko. Obrei dagokienez, tokiko berdeguneak eraitsiko dituzte eta, Amezti kalea eta Algortako Etorbideko tartean, fatxadekiko paraleloan dauden bi txorko lerroen artean, argiteria, semaforo, komunikazio eta energia eramateko aurreikusitako instalazioen hodiak ipiniko dira. Argazkian, 2010eko uztailaren 8an Algortako Telletxe plazako jardinera biribila kendu zuten.