Sopelan jarritako adinekoentzako gimnasia-tresnak apurtu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 5a, 22:29

Ekainean Aretxabaleta plazan adinekoentzat jarritako gimnasia tresnak txikitu dituztela jakinarazi du Sopelako Udalak. Hiru tresna ezberdinek osatzen zuten kaleko altzari-taldea, eta hirugarren adinekoentzako bereziki jarritakoak ziren, bihotza, birikak eta giharrak sendotzeko baliabideak ematen baitzituzten, zehaztu dutenez. Giharrak luzatu eta gorputz osoaren koordinazioa hobetzeko ere balio zuten tresnok. Aparatuak herriko erdigunean dagoen plazan jarri zituzten "joan etorri handia duen ingurua delako aukeratu zen ingurua, lagun asko biltzen baita bertan", adierazi dute Udalekoek. Hala ere, hainbat alditan, "bertan jarritako tresnetan egin dituzten txikizioek erabili-ezinik utzi dituzte makinak, horrek diru publikoan izan duen eraginarekin. Gainera, jokabide deitoragarriok kinka larrian uzten dituzte antzeko tresnak herriko beste hainbat tokitan jartzeko asmoak", salatu dutenez. Argazkian, Josu Landaluze alkateordea udaletxe ondoan jarritako gimnasia aparatuak erabiltzen / © Sopelako udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun