Txupina eta bolanderak jaurtiz hasiko dira datorren ostegunean, abuztuak 12, Andra Mari jaiak Lemoizen (pdf). Horrenbestez, hilaren 21era arte egongo da zertaz gozatu Uribe Kostako paraje horretan. Egitarauak hilaren 16an etenaldia izan arren, aipatu larunbatean herri bazkaria egingo dute. Oturuntzan izena emateko azken eguna igandea, hilak 15, izango da. Helduek 15 euro ordaindu beharko dute eta txikiek 10 euro. Argazkian, 32 urte beteko ditu aurten Lemoizko paella txapelketak.