Gazte bat atxilotu dute Negurin kotxeen barruan lapurtu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 6a, 19:29

Gaur goizaldean 19 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, zazpi ibilgailuren barruan indarrez lapurtu duelakoan. Herrizaingo Sailak adierazi duenez, goizaldeko ordu biak aldera, Ertzaintzak dei bat jaso du gizonezko bat Neguri aldean aparkatuta zeuden hainbat ibilgailuren barruan lapurretan zebilela esanez. Polizia patruila bat bertaratu da eremura eta lau ibilgailuren kristalak apurtuta zeudela ikusi eta barrualdea nahasia zutela ikusi dute agenteek. Ingurua miatu dute ertzainek eta ondoko kale batean beste hiru kotxe egoera berdinean zeudela ikusi eta denbora gutxira gizonezko susmagarri bat inguruan zebilela sumatu eta hura identifikatu dute. Gizonezkoa 19 urteko gaztea da. Aldean hainbat elementu zeramatzala egiaztatu du ertzainek, Herrizaingo Sailaren arabera, kotxeen barrualdetik lapurtutakoak. Beharrezko konprobaketak egin ostean, ustezko lapurra atxilotu eta komisariara eraman dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun