Ereagako kaia La Ola eta Portu Zaharraren artean urbanizatzeko proiektuan, Getxoko Udalak "legezkotasun osoz" jardun duela adierazi du, 2010eko maiatzaren 28ko epaiaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak. Erabaki horrek Bilboko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak 2008ko martxoaren 11n emandako epaia baliogabetzen du, zeinak, alderdi erreklamatzailearen -Getxoko ezker abertzalea- uziak onartzen zituen adieraziz, hark aurkeztutako deuseztasun-akzioaren aurrean Udalak zegokion prozedura izapidetu behar zuela eta ez hura izapidetzeko onartu ez, egin zuen moduan. Argazkian, Imanol Landa alkatea.