Igandean hondartzak izango dira presoen aldeko aldarrien lekuko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010eko abuztuaren 6a

Udaro bezala, igande honetan, abuztuak 8, hondartzetako harea eta itsasertzeko olatuak izango dira euskal preso politikoen aldeko aldarrien lekuko. "Euskal Presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubide guztien jabe!" lelopean, Euskal Herriko hareatzetan izango dira mobilizazioak. Uribe Kosta eskualdeari dagokionez, hitzordua Algortako Ereaga (12:00-14:00), Sopelako Barinatxe (11:30ean aparkalekuan) eta Plentzia-Gorlizko hondartzetan. Eskualdeko presoen egoerari dagokionez, Arkaitz Goikoetxea Basabe getxoztarra Aranjuezeko (Madril, Espainia) espetxera eraman dute dilijentziengatik eta, Etxeratek zehaztu duenez, hiru egunez egon da gose greban bizi baldintzengatik protesta egiten. Azkorrikoak asteazkenean utzi zuen baraualdia.