Goiz erdian, ekoizle askok nahitaezko hitzordua izango dute, Idiazabal jatorrizko deitura, barazki eta landareen lehiaketa tradizionalen eskutik. Urtez urte partaideak lehiaketa hauetan lehiatzen baitira. Merkatu honetako produktuen kalitate eta dibertsitatea pizgarri nagusiak dira bisitarientzat, eta horiei esker, Algortako San Lorentzo Bizkaiko azoka garrantzitsuenetako bat da. Iaz, 19.000 lagun baino gehiago erakarri zituen, Getxo Kultur Etxeak emandako datuen arabera.
Kontzertua
Eguna bukatzeko, gaueko 10etan, Biotz-Alai abesbatza San Lorentzoko jaiari amaiera bikaina emateaz arduratuko da. Horrela bada, bere ohiko kontzertua emango du Algortako abesbatzaren izena daraman plazan bertan. Ekitaldi honetarako sarrera doakoa izango da.