Lexuri, Orkatz eta Irantzu Gallastegi Berangoko euskal preso politikoen zein azken horren bikotekide Xabier Garcia Gazteluren guraso eta nebak bis a bisa zeukaten beraiekin abuztuaren 6, 7 eta 8an. "Bisitak egiteko gorputza igurtzita miaketak jasateari uko egiteagatik" hiru aurrez aurrekoak galdu zituzten, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez zabaldu duenez. "Castellon (Herrialde Katalanak), erabaki politikoa kamuflatzearren beste bi preso arrunten bisitak ere deitu zituzten igurtziak jasateko", salatu dutenez. Bertan daukate Orkatz. Errepresioaren kontrako erakundeak gaineratu duenez, "Alacanten ez zen kamuflajerik egon: idatzia eskatu zuten eta Lexuri Gallastegiren izena bakarrik agertzen zen igurtziak jasan beharreko zerrendan. Almerian aitzakia barne agindu bat izan zen, baina idatzia eskatzean ez zieten ditxosozko agintea erakutsi, aurkitu ez omen zutelako". Andaluzia aldeko espetxe horretan daude Irantzu Gallastegi eta Xabier Garcia Gaztelu, bere alaba Aranerekin. Argazkian, Gallastegi eta Garcia Gaztelu 2006ko ekainean egin zieten epaiketan / publicdomain Etengabe.