 Asteazken honetan, abuztuaren 11n, Getxo Antzoki berria altxatzeko proiektuaren fase berri bati ekingo diote; San Nikolas plaza azpian aparkalekua eraikitzeko lanei, alegia. Esan bezala, bigarren fase horretan, auzokideentzat izango diren 105 plazako parking-a eraikitzeko obrak egingo dira. Beste solairu bat ere izango du Getxo Antzokiari berari zerbitzua emateko, ikuskizunak muntatu eta kendu ahal izateko. "Lan horiek 2,8 milioi euroko aurrekontuarekin esleitu dira, hau da, lehiaketara hasiera batean ateratako kopurua (3,6 milioi euro) baino %20 bat gutxiago", adierazi du Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak. Argazkian, Getxo Antzoki berria eraikitzeko lanak / © San Nikolas Auzo Elkartea.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!