Koadrilen arteko futbito txapelketa egingo dute Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 9a, 21:37

Abuztuaren 16tik 21era bitartean, koadrilen arteko futbito txapelketa jokatuko dute Gorlizko Kirol Sozietatearen instalazioetan. Txapelketa lau kategoria ezberdinetan banatuko da jaiotegunaren arabera. Lehenengoan 2002 eta 2001 urteetan jaiotakoak arituko dira, bigarrenean 2000 eta 1999koak, hirugarrenean 1998 eta 1997koak eta laugarrenean 1996 eta 1995ekoak. Aurkeztutako taldeek 7 eta 14 jokalari artean izan beharko dute. Izena emateko, talde bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu. Abuztuaren 11 baino lehen egin beharko da inskripzioa arantza[abildua]copenor.e.telefonica.net-en. Txapelketa horren kolaboratzaileak Gorlizko Kultur Etxea, Gorliz Kirol Elkartea, Gorlizko Udala, Athletic Fundazioa eta Gorlizko Merkatariak dira. Argazkian, gazte batzuk futbolean jolasten / © Bizkerre futbol taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun