Algortako Segik zabaldutako oharra:
Algortako Segi Gazte Antolakunde iraultzaileak honako hau adierazi nahi dio Algortako herriari, bereziki gazteriari:
Oraingo honetan Algortako jaiak eta hauetan, zehazki txosna gunetan gertaturikoak ekarri behar ditugu gogora. Izan ere, txosnetan hainbat errespetu gabeko eta jarrera matxistekin topatu behar izan gara, urte osoan zehar Gazte Mugimenduan lanean dihardugun militanteok.
Segik jai herrikoien aldeko apustu irmoa egin du urteetan zehar, beste Euskal Herria eraikitzeko bidean ere, jai herrikoi, parte-hartzaile eta parekideak gure eredua direlako. Ez dugu soilik jaietan parte hartzen, urte osoan zehar independentzia eta sozialismoaren aldeko hamaika dinamika abiatzen ditugu, beste Algorta eta beste Euskal Herri bat sortzeko nahiaz.
Eta argi daukagu egunero borrokatzen dugun herrian, Algortako jaietan pairatu genituen erasoek ez daukatela lekurik, ez ditugu onartzen eta ez ditugu onartuko. Mesede egin ezean, kaltegarriak dira urte luze hauetan zehar herri honek eraman duen borrokarrentzat.
Beraz, guk herri honi zein gazte iraultzaile orori zor diogun begirune bera eskatzen diogu gazteriari. Eurek ere Gazte Mugimenduko militante guztienganako errespetua izan dezaten, egunero, konpromisoz, ilusioz, indarrez eta errebeldiaz beste herri bat margotzen duten pertsona guztienganako.
Horregatik eta aurrerantzean, espero dugu gure herriko jaietan portaera kontrairaultzaile hauek berriro ez bizitzea eta horrela ez bada ziur gaude, erantzun kolektibo eta koherente bat emango zaiola.
Asko daukagu borrokatu eta irabazteko eta horren motorra euskal gazteria da, eta sarri erakutsi dugun bezala garaipena erdietsiko dugu!!!
Gora euskal gazteria!
Gora Euskal Herri sozialista eta askea!