Leioako mendi-ibiltari bat erreskatatu dute Huescan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 10a, 01:16
Atzo, igandea, eguerdian, mendizale leioaztar bat erreskatatu zuten Aragoin Guardia Zibileko Mendi Erreskateko Taldeko kideek, UHEL-41 helikoptero eta 061 zerbitzuko erizain baten laguntzaz, Aragondigital.es agerkariak zabaldu duenez. Antza, Hecho (Huesca) udalerritik gertuko Pico La Cuta tontorretik gertu ibilaldia egiten zebilela, erori eta bere kabuz jarraitzerik ez zuen izan 42 urteko Victor Manuel S. M. gizonak. Hartara, ibiltaria artatu eta Jacako Mendiko Eskola Militarrera eraman zuten erreskate taldeko kideek, gero anbulantziaz bertoko ospitalera aldatzeko. Argazkian, Huescako Guardia Zibilaren erreskate helikopteroa / cc-by-sa Fernando.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun