"El Mundo" eta
"El Correo Español" egunkariak izan ziren lehenengoetarikoak, joan den igandean, Gorlizko hondartzan, euskal preso politikoen aldeko elkarretaratzea egongo zela haizatzen. Bilbon, Etxeraten izenean agertutako kartelak izan zituzten hizpide kazeta espainolek. Iragarpenak iragarpen, urtero bezala, hareatza gorliztarrera ez ezik, euskal kostaldeko txoko ugaritara ere zabaldu zen gatibuen eskubideen aldeko aldarria. Ereaga, Barinatxe, Arriatera eta Atxabiribil hondartzetara ere
dozenaka uribekostar gerturatu ziren. Oraingoan, baina, Alianza Nacional alderdi ultraeskuindarreko
Vascongadas atalak hartu die lekukoa aipatu egunkariei. Tasio Erkizia ezker abertzaleko militante historikoa Gorlizko kontzentrazioan egon zela aitzakiatzat hartuta (eta
"El Correo Español" egunkariak plazaratutako argazkia erabiliz), "ETAren aldeko ekitaldia" egitea egotzi diete bertan bildutakoei, erakunde armatuaren aldeko "gorak" barne, faxisten hitzetan. Argazkian, presoen alde Algortako kirol portuan / cc-by-sa
Etengabe.